Txapa irratiak batzar irekia deitu du hilaren 23rako

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 18a

Ikasturte berriko programazioan parte hartu nahi duten herrietar guztiei dei egiten diete asanbladara. 19:30ean izango da, gaztetxean.

Gaur egungo komunikazioaren gizartea omen den honetan; telebista, kablea, interneta, mugikorrak... zertarako irrati libre bat Bergara batean?

Galdera horri Txapa irratiko asanbladako kide bakoitzak modu ezberdinean erantzun liezaioke, bakoitzak bere arrazoiak baititu mikro baten aurrean jarri eta bere berea den saioa besteei eskaintzeko. Musika saioak, kontrakulturalak, kontrainformatiboak, umorezkoak, kolektiboenak, norbanakoenak... denetarik egongo da aurten ere Txapa irratiko programazio berrian –urrian zehar aurkeztuko dute–. Bada, edozein herritarrek izan dezake bere tartea Txapako programazioan

Txapako kideen arabera, "inoiz baino beharrezko gara komunikabide herritarrak, herritik herriarentzat eginak. Inoiz baino beharrezko merkatutik eta boteretik at dauden komunikabideak, herriko kolektibo eta proiektu ezberdinei ahotsa emango dietenak". Hori horrela, Txaparen programazioan parte hartzeko dei egiten diete herritarrei, eta horretarako hilaren 23an, domeka, 19:30ean gaztetxean egingo duten asanbladara gonbidatzen dituzte. "Anima zaitezte! Gerturatu irratira, ikasi beharrezko diren lau botoi erabiltzen eta salto egin 97.20ra", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak