10 positibo droga proban eta 8 alkoholemian, Bergaran egindako prebentziozko kontrolean

Usoa Agirre 2012ko irailaren 17a

Atzo, domeka, alkohol eta drogen prebentziozko kontrola egin zuen Ertzaintzak Bergaran. Adierazi dutenez, 10 gidarik eman zuten positibo droga proban eta 8k, berriz, alkohol testean. Zirkulazioaren kontrolerako ohiko kanpainaren barruan kokatu du Ertzaintzak domekan egindako kontrola.

65 gidariri egin zioten alkohol proba eta 16ri, berriz, drogena.

Horrez gain, Frantziako nazionalitatea zuen gazte bat atxilotu zuten gidabaimenik gabe gidatzeagatik. Beste gidari bati isuna jarri zioten gidabaimeneko puntu guztiak galtzeagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak