Aurreskua egin zieten omenduei eta esker hitzak izan zituzten beraiendako. Urteurrena irudikatzen duen koadro bana jaso zuten.
Surragako gurutzeak eta hura egin zutenek omenaldia jaso zuten zapatuan San Martin jaien barruan. Aurten 50 urte betetzen dira gurutzea jarri zutenetik, eta 150 urte San Martin kanonizatu zutenetik. Fernando Azkargortak gurutzea diseinatu zuen, Simon Arrietak udaletxean dagoen San Martin eta Martinez de Iralaren murala egin zuen, Mari Cruz Agirrek gurutzea jartzeko lurrak laga zituen, Emilio Larrañaga zurginak proiektuan lagundu zuen eta Jesus Arregi aparejadoreak (gaur egun bizirik dagoen bakarrak) egin zituen gurutzea jartzeko kalkuluak. Hala, Jesus Arregik eta gainerakoen familiartekoek jaso zuten omenaldia.
Aurreskua egin zieten omenduei eta esker hitzak izan zituzten beraiendako. Urteurrena irudikatzen duen koadro bana jaso zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.