Lan istripua Seminarioko karpa desmuntatzen

Arritxu Barruso 2012ko irailaren 17a

San Martin jaien ostean herria bere onera etortzen ari da apurka-apurka. Bada, hain justu ere Seminarioko karpa desmuntatzeko lanetan lan-istripua gertatu da. 09:00ak aldera izan da istripua estrukturaren zati bat langile baten gainera erori da eta honek konortea galdu du. Anbulantzia bertaratu da eta Debagoieneko Ospitalera eraman dute.

San Martin jaiak oso lasaiak

Horixe izan da aurtengo San Martin jaiek utzi dute istripua eta ezbehar larriena. Izan ere udaltzainen emandako informazioaren arabera "oso jai lasaiak izan dira ibili den jendetza izugarria kontuan izanda". Ia ez da kalterik egon; taxi geltokiko telefonoa apurtuta agertu zen domeka goizean eta edukiontzi pare bat lekuz aldatuta. Horiexek izan dira asteburuko kalte bakarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak