Ruben Fernandez ihes eginda iritsi zen helmugara

Xabier Urtzelai 2012ko irailaren 16a

Denboraldia amaitzear dago, eta batzuek orain artekoa defendatu behar dutelako, eta besteek urtea txukundu nahi dutelako, domeka goizeko lasterketan nahi beste egur izan zuten txirrindulariek Bergarako San Martin sarian.

Debabarrenako mutilek –tartean Orobengoa, Lizarralde eta Rivero bergararrak– euren lider Aitor Gonzalezek Lehendakari Txapelketan duen lidergoa defendatzeko egin behar izan zuten lan, gogor, gainera.
Angiozar aurretik Ruben Fernandezen ihesaldia onartu, eta Caja Ruralekoak igoera osoa egin zuen bakarrik, baita Bergararako jaitsiera ere; indar handia behar da horretarako. Naturgas taldeko Imanol Estevez izan zen bigarren, eta Palentziatik espreski lasterketara etorri zen Juan Antonio Perez hirugarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak