Zapatu gauean izan zen San Martin jaien barruan dagoen hitzordu jendetsu eta esperoenetakoa: nagusien danborrada. 22:30ean irten ziren danbor-jotzaileak kultura etxetik, eta herriko kaleak danbor hotsekin alaitu ostean, San Martin plazan amaitu zuten euren jadruna.
Ordurako dena prest zegoen San Martinen heriotzaren errepresentaziorako. Berrikuntza ugari izan ditu aurtengoan errepresentazioak: Aitzol Mujika izan da San Martin, eta musika bandak plazan bertan jo du. Askorentzat goizaldera arte luzatuko zen gau berezi baten hasiera besterik ez zen izan hori guztia.