Irailaren 24an hasiko dira Agorrosingo ikastaroak

Arritxu Barruso 2012ko irailaren 14a

Udaleko Kirol Zerbitzuek aurten 1.806 plaza eskainiko dituzte eta astean 71 kirol ikastaro ordu. Arrakasta gehien izan duten jarduerak betiko igeriketa eskolak eta areto bizikleata izan dira. Hala ere, eskaera handia aurreikusita, oraindik orain, plazak geratzen dira jarduera horietarako. Ikastaroak irailaren 24an, astelehena, hasiko dira eta aste horretan jarduerak probatzeko aukera eskainiko da. Horretarako interesa duten herritarrek ordu eta egun zehatz batean joan beharko dute Agorrosinera eta lekua badago jarduera doan probatzeko aukera izango du. Gimnasioko kirol-orientatzailea ere hilaren 24an hasiko da lanean.

Ohiko jarduerekin batera, aurten, ahalegin berezia egin dute berrikuntzak sartzeko, esaterako, oreka-desoreka, GAP eta Fit-Box eskolak.

Ikasturte berriarekin lotutako hainbat datu

1806 plaza eskaini dira.

922k plaza bete dira (3 emakumetik gizon bat).

128 itxaron zerrenda geratu dira.

71 jarduera-ordu eskainiko dira.

16 kirol jarduera ezberdin eskainiko dira.

 

Ikastaro guztien gaineko informazio guztia www.agorrosin.net webgunean dago eskura.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak