Udaltzaingoak egindako 2011 urteko memorian jasotzen ditu datu horiek eta bergan azaltzen duenez, igoera deigarri hori TAO sistemaren ezarpenari dagokio. Hain justu ere, isun guztien %73,46 TAOari dagokie.
Gainerako trafiko arau hausteak, bestalde, nabarmen jaitsi direla ere azpimarratzen dute: 1.916 isun jarri zituzten iaz–%26,53–, 2010 datuekin alderatuz gero, %32,77 gutxiago.
Jarritako isun guztiak kontuan hartuz gero, 2.842 (%39,36) Bergarako biztanleei dagozkie eta gainekontzeko 4.379 isunak (%60,64) kanpoko gidariei.
Guztira, 225.920 euro
Jarritako isun guztiak Udaltzaingoak tramitatzen ditu, eta guztira 225.920 euro suposatzen dute. Isun horietatik, abenduaren 31n 4.890 –% 67,72– ordainduta zeuden, hau da, 83.897 euro; 439 –% 6,08– baliogabetuak izan ziren, hau da, 32.840 euro; eta, 1.215 isun –% 17,65– ordaindu gabe daude oraindik, 58.460 euro.