Irailaren 25ean bukatuko da epea Udaleko egutegian parte hartzeko

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 14a

Azken urteetan bezala, lehiaketa deitu du Udalak egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko. Aurtengo gaiaaAntzinako ohiturak, sineskerak, antzinako jolasak, lanak, tresnak... dira, Bergaran presentzia duten edo izan dutenak.

Udaleko Euskara batzordeak deitu du lehiaketa. Batzorde honek hainbat urte daramatza herriko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen eta, argazkiok eskuratzeko, deialdi irekia egin izan da azken urteetan. 2013ko egutegiari begira ere hala egin nahi da eta irailaren 25a da lanak aurkezteko azken eguna.

Aurtengo gaia antzinako ohiturak, sineskerak, antzinako jolasak, lanak, tresnak... dira, Bergaran presentzia duten edo izan dutenak.

Lehiaketara aurkezteko ezaugarriak

  • Formatua: tamaina, 20x30 cm. 300 ppp (puntuak pulgadako), jpg formatuko artxibo digitala.
  • Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira eta Udal Artxibategian jasota geldituko dira. Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
  • Epaimahaia: Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.

Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura eramanda.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak