Argi horiek gainera, presentzia detektoreak dauzkate, argiaren potentzia erregulatzea ahalbidetzen dutenak. Modu horretan, argiteria potentzia baxuan egongo da programatuta –%20an–, baina pertsona edo ibilgailu baten presentzia sumatzerakoan bonbillak indartu egingo dira. Ondorioz, inor ez dabilen orduetan, alferreko kontsumoa era esanguratsuan murriztea lortzen da, %80 inguru gutxiago.
Ekimen honekin teknologia efizienteagoak erabiltzeko eta argiteria-gastua murrizteko hasitako ibilbideari jarraitu nahi dio udalak.
170.000 euro gastatu dira
Bergaran 3.031 farola daude. 2011n argiteria publikoan 281.0549 euro gastatu zituen Udalak, aurreikusitakoa baino 30.000 euro gehiago. 2012rako 270.000 euro bideratu ditu Udalak argiteriara eta dagoeneko 170.000 euroko gastua egin da.