Dagoeneko jarri dute Surragako gurutzearen erreplika plazan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 13a

Udal brigadako langileek egin dute gurutzea eta eurek muntatu dute San Martin plazan. Bera izango da aurtengo jaietako protagonistetako bat.

Ordu gutxi falta dira San Martin jaiei hasiera emateko eta dagoeneko ia guztia prest dago. Surragako gurutzearen erreplika ere jarri dute dagoeneko San Martin plazan, Monzon plazara ematen duten eskaileren ondoan, San Pedro parrokia atzean duela. Atzo jarri zuten eta gaur goizean azkeneko ukituak egiten ari zitzaizkion brigadako langileak.

Bihar, egubakoitza, 19:00etan osoko bilkuran egingo duten San Martini buruzko bideoa aurkeztu eta gero inauguratuko dute gurutzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak