Kirol argazkien lehiaketako baldintzak kaleratu dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 13a

Udalak eta Arizondo argazki taldeak deitzen duten lehiaketaren 22. edizioa da. Lanak aurkezteko epea urriaren 3an bukatuko da.

Udalak eta Arizondo argazki taldeak kirol argazki lehiaketaren 22. edizioa deitu dute. Parte hartzeko baldintzei dagokienez, Euskadin bizi den edonork har dezake parte. Lehiaketaren gaia kirola da eta lanak zuri-beltzean zein koloretan egin daitezke. Laborategiko edozein teknika prozedura ere onartuko da.

Mota bakoitzeko lau lan aurkez daitezke. 40x50 cm-ko kartulunan aurkeztuko dira. Argazki paperaren tamaina eta argazkiko irudia ere bakoitzaren aukeran gelditzen dira.

Lanen atzeko aldean, titulua, egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefono zenbakia, posta elektronikoa eta hala bada, parte hartzen duen argazki taldearen izena adieraziko dira

Urriaren 3a da azken eguna

Lanak Bergarako Udalera eraman edo bidaliko dira Udal Kirol Zerbitzura (San Martin plaza, 20570), urriaren 3a baino lehen.

Erabakia urriaren 6an emango dute jakitera eta lau sari banatuko dira: lehen sariak 180 euro eta garaikurra eroango ditu; bigarrenak, 15 euro eta garaikurra; hirugarrenak, 120 euro eta garaikurra; eta herriko onenak, 90 euro eta garaikurra. Sari banaketa ekitaldia urriaren 19an egingo dute, 20:00etan Aroztegi aretoan.

Bestalde, aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak Aroztegi aretoan ikusgai egongo dira urriaren 11tik 28ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak