'Errimak oinetan' bertso eta dantza ikuskizuna domekan

Maider Arregi 2012ko ira. 11a, 17:50

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez?
Galdera horren erantzun da Errimak oinetan bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak direnak, alegia. Sarrerak salgai daude zortzi euroren truke kultura etxean eta ordubete aurretik udal pilotalekuan.


Unai Elizasuren ideia izan da eta Aiert Beobide eta biak ari dira zuzendari lanetan. Bertsoak Sustrai Colinak egin ditu. Dantzariak, Aiert Beobide, Maitane Mujika, Onintza Odriozola, Garazi Lekuona, Gotzon Poza eta Iurre Aranburu. Azpimarratu emanaldiak jende askoren parte hartzea izan duela.
Pilotalekuan
Maiatzean estreinatutako ikuskizuna da eta dagoeneko Euskal Herriko txoko ugaritan egin dituzte emanaldiak. Oraingoan, Bergarara etorriko dira. Izan ere, aste bukaeran San Martin jaiak ospatuko dira. Horren baitan, domekan, hilaren 16an arratsaldeko zortzietan izango da Errimak oinetan bertso eta dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera aparta Udal pilotalekuan. Sarrerak salgai daude zortzi euroren truke kultura etxean eta ordubete aurretik txarteldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak