Ageriko 34. pintura lehiaketako baldintzak kalean daude

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 11

San Martin jaietako lehiaketa antolatu du aurten ere Beart artisten elkarteak Udalaren laguntzarekin, hilaren 16rako. Interesa duen edonork har dezake parte.

Lanak Bergaran aire zabalean egin beharko dira. Teknika eta gaia libreak izango dira, eta lana udalerriko edozein lekutan egin ahal izango da. Lanak egiteko era eta neurriak ere libreak izango dira. Era berean, librea izango da pinturaren oinarri erabili daitekeen materiala ere, nahiz eta derrigorrezkoa izan euskarri gogorrean aurkeztea.


Euskarriok lehiaketa egunean, 09:00etatik 11:00etara, Bergarako kultura etxean markatuko dira eta lanak entregatu, egun bereko 13:00etatik 14:00etara aurkeztuko dira, Bergarako udaletxean. Epaimahaiaren erabakiak eta izenak 16an bertan, 14:30ean, emango dira jakitera, eta jarraian sari-ematea egingo da. Lehen saria 1.000 euro izango dira; bigarrena, 410 euro; lehen bergararrari, 210 euro; eta bigarren bergararrari (Beartek emandako saria), 180 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak