Egubakoitz arratsalde magikoa 'Zirko Loretsua'-rekin

Ander Monedero 2012ko irailaren 10a

Ikasturtea hasi berri da eta, horrekin batera, egubakoitz arratsalderako opor osteko umeentzako lehenengo ekitaldia antolatu zuen Bergarako Jardun euskara elkarteak: 'Zirko Loretsua' izeneko antzezlana.

Ikuskizunaren protagonista Florenzio Galdiano lorezaina da eta, bere lorategi debekatuko sagar bat jan ostean, aldaketa jasan eta bere lana abentura bilakatzen da. Abentura horrekin, San Martin plazan bildutako ume zein nagusiek barre ugari egin eta gozatu egin zuten ikuskizunaz. 'Zirko loretsua' ikuskizunak muntai sinplea du, antzezle bakar bat eta soinu teknikaria, eta hori besterik ez du behar zirkua edozein herriko plazan sortzeko; eta umeak alfonbra gorrian esertzean magia hasten da.

Antzezleak ikuslegoaren arreta lortzeko mozorrotu eta malabarrak eta magia egiten ditu, eta horrekin guztiarekin lortzen du umeek eszenatokitik begirik ez kentzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak