Aroztegi aretoan aurreikusita zegoen Jabier Herreroren erakusketa bertan behera gelditu dela eta Sua filmaren gaineko kartelak ikusteko aukera egongo da Aroztegin bihartik domekara bitartean.
Martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era ikusi ahal izango da; zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domekn, berriz, 12:00etatik 14:00etara.
Euskarazko hiru film
Udalak eta Jardun elkarteak elkarlanean euskal zineari eskainitako zikloa antolatu dute datozen asteetarako. Hiru film eskainiko dituzte: Gartxot, irailaren 12an; Gazta zati bat, 19an; eta Sua, urriaren 3an. Eta testuringuru horretan kokatzen da bihar Aroztegin zabalduko duten erakusketa.
Lapurdiko sorginak
Sua filma Lapurdiko sorginei eta Inkiszioari buruzkoa da; Pierre de Lancre inkisidoreak 600 pertsona baino gehiago torturatu eta hil zituela erakusten du. Eneko Aritzaren Lagunak kultur elkarteko kideak 2005ean hasi ziren grabaketekin eta bost urte eman dituzte horretan, Euskal Herriko zazpi lurraldeak igaroz.