Jon Muxika Gipuzkoako distantzia luzean bigarren

Ander Monedero 2012ko irailaren 10a

Jon Muxika igerilari bergararrak bigarren postua lortu zuen zapatuan senior mailako Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketan. Itsasoan igerian egiten den txapelketa honetan irabazteko, Gipuzkoan antolatzen diren sei frogetan lortutako lau puntuazio onenak kontuan hartzen dira. Zapatuan egin zen azken froga, Donostiako Kontxakoa–2.200 metro–, eta bertan lortu zuen Muxikak bigarren postua. Bergararrak txapelketako sei frogetatik Donostian egindako lau frogetan parte hartu du. Izan ere, Txingudiko eta Zarautzeko frogetan ezin izan zuen parte hartu.

Igerilari bergararra txapelketan parte hartzen duen hirugarren urtea da eta nahiz eta aurreko urtean txapeldun izan, egindako lanarekin gustura agertu da.

Gero eta parte-hartze handiagoa

Muxikaren esanetan, gero eta jende gehiagok parte hartzen du igeriketa frogetan, izan ere, zapatuan 500 pertsona baino gehiagok egin zuten froga eta Zarautzekoan 1.000 pertsona inguruk. Hala ere, Muxikak frogen parte hartzea distantziarekin lotuta dagoela esan zuen, izan ere distantzia luzetan jende gutxiago lehiatzen baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak