Lapurretan egin eta kalteak eragin dituzte gaur goizaldean Bergarako gaztetxean

Jon Berezibar 2012ko irailaren 8a

Lapurretan egin dute gaur goizalden gaztetxean asanbladako kideek jakinarazi dutenez. "Lapurrek dirua eta edaria kantitate esanguratsuan ostu" dutela salatu dute gaztetxetik eta erakin kalteak ere eragin dituzte. Gertaera larritzat jo dute gazte asanbladakoek eta edonork gertaeraren berri ala informaziorik balu eskatzen dute eurekin harremanetan jartzeko. Halako jarrerarik ez dutela onartuko diote eta "gaztetxea herri guztiarena den heinean, guztionganako erasotzat hartzen" dutela gertaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak