Labegaraietako tabernak jabe berria izango du eta Agorrosingoa bihar itxiko da

Arritxu Barruso 2012ko irailaren 11

Labegaraietako kiroldegiko eta Agorrosingo kirolguneko tabernetan aldaketak izango dira ikasturbe berrian. Biek ere jabe berriak izango dituzte-eta. Labegaraietako taberna Agirrebeña jatetxeko Nagore Merinok hartuko du eta Agorrosingo tabernak jabe berri barik jarraitzen du. Agorrosingo igerileku irekiei dagokienez, kirol teknikariek aurtengo uda denboraldiaren balorazio positiboa egiten dute, sekula baino jende gehiago ibili delako.

 

Agirrebeñakoak Labegaraieta

Labegaraietako kiroldegiaren kasuan Agirrebeña jatetxeko jabe den Nagore Merinok izango du aurrerantzean instalakuntzak eta taberna kudeatzeko ardura.  Kiroldegia bera zabalik dago dagoeneko baina Udaleko kirol zerbitzuek emandako informazioaren arabera tabernak datorren astean irekiko ditu ateak. Jabe berria egokitzapen lanak egiten dabil. Taberna zabaldu ostean honakoa izango da ordutegia: astegunetan 16:00etatik 23:15era, asteburuan 08:00etatik 21:30era eta opor garaian (uda, Aste Santua eta Gabonak) 09:00etatik 14:00etara.

Agorrosin jabe barik
Agorrosin kirolguneko tabernak berriz, bihar itxiko ditu ateak, baina momentuz ezinezkoa da jakitea noiz irekiko dituen ateak berriro ere. Udalak, tabernaren kudeaketa lehiaketara atera ostean eta adjudikatu ostean azken momentua adjudikaziodunek atzera egin zuten. Beraz, irailaren 12tik aurrera itxita egongo da eta momentuz ezin jakin noiz arte jarraituko duen horrela. Udalak plegua aterako du berriro ere eta asmoa da ahalik eta azkarren topatzea kudeatzaile berria.

Agorrosin itxita 16tik 23ra

Udako denboraldiari buruz galdetuta, Iñaki Ugarteburu kirol teknikariak aurtengoaren balorazio positiboa egin du. Izan ere, bere esanetan, inoiz baino jende gehiago izan dute kanpoko igerilekuetan: 75000 lagunetik gora. Ekainean ibili da gainera jende gehien.

 

 

Agorrosingo kirolgunea bestetik, itxita egongo da irailaren 16tik 23ra urteko bigarren garbiketa egiteko. Dena dela, harrerako zerbitzua zabalik egongo da 11:00etatik 18:00etara informazioa jaso eta tramite administratiboak egin ahal izateko.

Labegaraietako kantxak
Bestetik dagoeneko zabalik dago ikasturte berrian Labegaraieta barruko kantxa eta tenis kantxa hilabetero alokatzeko. Irailaren 14a, egubakoitza, izango da horretarako azkenengo eguna.

Harremanetara

Kirol zerbitzuen gaineko informazioa jaso nahi izanez gero honako telefono zenbakira deitu behar da: 943 77 79 79

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak