'Florenzio Galdino' zirko ikuskizuna barikuan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko irailaren 6a

Malabarak, magia, pailazoak… askotarikoak batzen ditu Zirko Loretsuaren ikuskizunak. Bertan kontatzen da Florenzio Galdino lorezainak, bere lorategi debekatura lanera doan batean, sagar bat jan eta aldaketa jasaten duela. Hortik aurrera, bere lana abentura bilakatuko da eta gauza guztiek norabide ezezagunak hartuko dituzte. Barikuan izango da, 18:30ean, Herriko plazan, Jardunen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak