'Herrixa dantzan' plaza-dantzen ikastaroa urriaren 2an hasiko da

Arritxu Barruso 2012ko irailaren 6a

Pasa den urteetan izandako arrakasta ikusita Jardun euskara elkarteak antolatzen duen Herrixa dantzan ekimenak ikasturte berri bat hasiko du urrian. Hain justu ere urriaren 2an egingo dute lehenengo saioa. Martitzenetan izango dira saio guztiak.

Hiru talde bereiziko dituzte. 18:00etatik 19:30era hastapeneko taldearen txanda izango da; 18:30etik 20:00etara bigarren mailakoak eta 20:00etatik 21:30era dantza txokoa egingo dute.

Eskolak urriaren 2an, martitzena hasiko dira eta izena emateko epea zabalik dago. Jardun elkarteak Errotalde Jauregian (kultura etxea) duen  bulegoan edo jardunkultura@topagunea.com helbidera idatzita eman ahalko da izena.

Ikastaroaren prezioa 17 euro da hilean eta Jarduneko bazkide izanez gero 15 euro.  Informazio gehiago behar izanez gero 943 76 36 61 telefono zenbakira deitu daiteke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak