Bergarako Erreal Zaleak lagunarteak loteria atera du

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 5a

Gabonetako loteria atera du lagunen artean banatzeko eta talonarioak dagoeneko eskuragarri daudela jakinarazi nahi diete bazkide guztiei.

Zurradero kaleko Matxiategi elektragintzako dendan eskura daitezke. Loteriarekin batera zozketa ere egingo da eta aurten emango den saria honako hau izango da: urtarrilaren 19-20an –San Sebastian bezperan edo egunean– Reala-Barcelonaren aurkako partidarako bi sarrera eta Amara Plaza hotelean bi lagunentzako gaua eta bazkaria ala afaria –aukeran–. Salneurria 3€koa izango da eta kopuru horretatik 2,40€ loterian jokatuko da 94557 zenbakian. Gainontzeko 0,60€ zozketarako izango dira. Loteria zenbaki hori Bergaran bakarrik Erreal Zaleak lagunarteak edukido du eta herriko zenbait taberna eta komertzioetan salgai jarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak