Jardun Euskara Elkarteak antolatu du irteera, Udalaren laguntzaz. Egun zoragarriak pasa dituzte herriko 28 gaztek Jarduneko 4 begiralekin batera.
Udaleku horren helburu garrantzitsuenetariko bat ikasturtea hasi aurretik euskara berreskuratzea da, besteak beste. Dagoeneko badira urte batzuk irailean halako irteera egiten dela, eta emaitzak ikusita, urtero egiten jarraitzeko asmoa dutela aurreratu dute Jardunetik. Bai begirale eta baita haurrek ere, esperientzia politak bizi izan dituzte eta gustura ibili dira Nafarroa aldean.