Ezker Abertzaleak herri batzarra deitu du biharko, eguaztena

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 4a

Kurtso politikoa hastera doa eta ikasturteko erronkak aurkeztuko dituzte 19:00etan, Irizar jauregian egingo dute batzarrean.

Interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta eta honako gaiak landuko dituzte:

  • Egoeraren irakurketa eta ikasturteko erronkak erabakitzea.
  • Hauteskundeak. Kokapena eta zerrenden aurkezpena.
  • Sortu. Sortze prozesuaren nondik norakoak.
  • Egoera sozioekonomikoa eta greba orokorra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak