Interesa dutenak Biko tabernan jasoko dute informazio guztia eta baita 677705356 telefono zenbakian ere. Autobusa Bergaratik 18:15ean irtengo da eta 22:30ean bueltatu. Eguaztena baino lehen izena ematea komeni da.
Ndank Ndank elkarteko kideek Dionewar herriko eskola konpontzeko proiektuan lanean jarraitzen dute. Bada, proiektu horretarako dirua lortzeko bide berri bat topatu dute. Egubakoitzean Euskal Telebistako saio batera ikusle moduan joan ahal izateko 50 pertsonako taldea osatu beharra daukate. Telebista saioko arduradunek trukean dirua emango diete elkartearendako.
Interesa dutenak Biko tabernan jasoko dute informazio guztia eta baita 677705356 telefono zenbakian ere. Autobusa Bergaratik 18:15ean irtengo da eta 22:30ean bueltatu. Eguaztena baino lehen izena ematea komeni da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.