Azoka eta dastatzea domekan San Juan auzoan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 4a

Auzoko plazan izango da azoka, 11:30ean hasita. Dastatzea, berriz, 12:30ean hasiko da.

Azokan zein dastatzean egongo diren produktuak San Juango II. ortu lehiaketan parte hartutako ortuetakoak izango dira. Dastatzeari dagokionez, plater konbinatua eta edaria bost eurotan emango dute. Horrekin guztiarekin batera, bigarren ortu lehiaketako argazkiak ere egongo dira ikusgai.

Ekitaldia Obieta eta San Juan elkarteek eta Tartufo jatetxeak antolatu dute Udalaren eta Miner ardoen laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak