Jaiei hasiera egubakoitzean eman zieten etxafuegoekin eta urtero moduan bizikleta martxa egin zuten Plaentxira mozorrotuta.
Aurtengo zapatua jaietako egun indartsuena izanda, goizean umeendako jolasak izan zituzten, besteak beste, eta ondoren, indarrak hartzeko, koadrilen arteko bazkaria egin zuten frontoian lehen aldiz. Koadrila bakoitzak bere bazkaria eraman zuen eta giro ederrean egon ziren. Arratsaldean, berriz, sukaldaritza txapelketa jokatu zuten eta oilaskoa txilindroi erara gertatzen izan ziren 11 bikote eta talde. Lehenengo saria Andrea, Enia eta Zazuk egindako platerak eskuratu zuen. Irabazleek eta gainontzeko partaideek egindako jana erabili zuten herri afarirako eta inoiz baino pertsona gehiago elkartu ziren; 160 lagun. Gero, erromeriarekin goizeko ordu txikietara arte luzatu zen festa. Osintxun bizi diren senegaldarrek inprobisatutako ikuskizuna ere eskaini zuten danborrekin.
Domekan, mezaren ondoren, Iñaki Perurenaren erakustaldiaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Gainera, Perurenak erakustaldiaz gain, saio didaktikoa ere eskaini zuen eta harri altxaketen inguruko kontuei buruzko azalpenak eman zituen, besteak beste.