Istripua izan da AP-1 autobidean, Soraluze-Eibar artean

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko irailaren 1a

Itzulera operazioan, Frantzia eta Holandako matrikulak zeramatzaten bi ibilgailuk talka egin dute Eitzako tunelean. Goizeko 9:00ak aldera izan da ezbeharra eta anbulantzia bat oraindik istripuaren lekuan dago.  Autoetan zihoazen pertsona batzuk artatu dituzte istripuaren lekuan eta dagoeneko horietako bat behintzat erietxera eraman dute. Ertzaintzak jakinarazi digunez, momentuz errail bat besterik ez dago zabalik eta trafikoa Bergara hegoaldera desbideratzen dabiltza. Bide zati horretan, gidatzeko arreta handia eskatu dute Ertzaintzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak