Jabier Herrerok grabatu ikasketak Debako Arte Eskolan, Donostiako Artelekun, Betanzoseko CIECen eta Bilboarte zentroan egin zituen. Grabatuan, eskulturan eta pinturan garatu du bere lana. Figuraren inguruko irudikapen oso pertsonala du.
Erakusketa irailaren 16ra arte egongo da zabalik, ohiko ordutegian: martitzenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:30era; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domeka eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.