Astelehenean hasiko dira danborradarako entseguak

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko abuztuaren 30a

Ume zein nagusiendako entseguak hasiko dira astelehenean eta Udal pilotalekuan izango dira.

Irailaren 3, 4, 6, 10, 11, 12, 13an izango dira San Martin jaietako haur eta nagusien danborradetako entseguak. 

19:00etan haurren txanda izango da. Parte hartzaileak 4 urtetik gorakoak izango dira; 4 urtetik beherako haurrek ezingo dute ez danborradan ezta entseguetan ere parte hartu. Udaletik ohartarazi dutenez, entseguetan zein danborrada egunean gerrikoa eraman behar da, danborra eusteko.

Nagusien entsegua, 20:00etan izango da, hori ere Udal pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak