Osintxuko jaiak asteburuan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko abuztuaren 30a

Bihar –egubakoitza– hasi eta domekara bitartean, Kofraixak jaiak ospatuko dituzte Bergarako Osintxu auzoan. Umeentzako jolasak, bizikleta martxa Plaentxira mozorrotuta, herri afaria eta Iñaki Perurenaren erakustaldia antolatu dituzte, besteak beste. Albiste barruan duzue egitaraua osorik.

Abuztuak 31, egubakoitza

  • 18:00etan, etxaflero jaurtiketa eta jaien hasiera.
  • 18:30ean, bizikleta martxa Plaentxira mozorrotuta. Saria mozorro onenari.
  • 20:00etan, trikitilariak.
  • 20:30ean, buruhandiak.
  • 23:00etan, Hardflip, Nafarroa 1512 eta Belceblues taldeen kontzertuak.

Irailak 1, zapatua

  • 11:00etan, umeendako jolasak.
  • 12:30ean, futbolin, ping-pong txapelketa.
  • 14:00etan, koadrilen arteko bazkaria (mahaiak jarriko dira frontoian eta koadrila bakoitzak bere bazkaria ekar dezala).
  • 18:00etan, sukaldaritza txapelketa.
  • 19:00etan, toka txapelketa mundiala (bi tiraldi 2 euro). Saria egongo da.
  • 20:00etan, buruhandiak.
  • 21:30ean, herri afaria.
  • 00:00etan, Trikitake! Taldearen kontzertua.

Irailak 2, domeka

  • 05:00etan, kulero, kantzontzilo eta tanga lasterketa.
  • 06:00etan, salda magikoa.
  • 11:30ean, kalejira Bergarako trikitilariekin.
  • 12:00etan, meza nagusia.
  • 13:00etan, Iñaki Perurenaren erakustaldia eta trikitilariak.
  • 17:30ean, pilota partiduak.
  • 20:00etan, buruhandiak, bonba japoniarrak eta jaien amaiera goi mailako poteoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak