Soraluze-Bergara krosa Euskal Herriko txapelketa izango da

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 22a

Antxintxiketan taldekoek 10.000 metroko ibilaldia zehaztu dute, eta distantzia horren gaineko Euskal Herriko kros txapelketa izango da azaroaren 3koa. Distantzia bera egingo dute patinetan, bizikleta gainean etzanda doazenak (hand bike) eta gurpil-aulkietan doazenak.

Soraluze-Bergara krosaren zortzigarren edizioa erronka berri bat izango da antolatzaileendako. 10 kilometroko proba ofiziala izanik parte-hartzea mugatu egin beharko dute: gehienez 700 korrikalari onartuko dituzte. Urrian zabalduko dute izena emateko epea.

Gazteendako ibilbidea

Gaztetxoenen artean atletismoa bultzatzeko, 8-12 urte artekoendako lasterketak egingo dituzte erdi guneko zirkuito batean, orain arte egin izan dute moduan.

Behobia-Donostiaren atarian

2005ean  egin zuten lehen Soraluze-Bergara krosa. Behobia-Donostiaren aurreko aste bukaeran egiten da. Askok 21 kilometroko lasterketa herrikoia prestatzeko erabili izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak