Jokin Etxabe, Espainiako gazte mailako txapelketan

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 23a

Solaresen (Kantabria) jokatuko dute txapelketa abuztuaren 24tik 26ra. Bergarako Lokatzako ziklista 120 kilometroko iraupen proban lehiatuko da, domekan, beste 43 ziklistekin batera. Etxabek, aurretik ere parte hartu Euskadiko selekzioarekin: Aian jokatutako Gipuzkoako txapelketan, hain zuzen ere. Gazte mailako Espainiako txapelketaren gaineko informazio gehiago hemen

Bergarako Lokatza ziklismo eskolak beste ordezkari bat izango du Espainiako txapelketa, azken urteen antzera. Iaz, Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi lehiatu ziren. 2010ean Mikel Aristi eta 2009an, Xabier Arantzeta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak