Zapatu gauean egin zuten Bergarako Agorrosin kiril gunetik irtenda, gaueko bizikleta martxa. Bergarako ziklistaz gain, Bermeo, Pasai Antxo, Ermua, Oñati, Tolosa eta beste hainbat herritako parte-hartzaileak egon ziren. "Oso pozik gaude erantzunarekin, eta txirrindulariak ere, oso gustura ibili dira", esan dio Goienari Basqueadventure taldeko Iker Osak. Hurrengo urterako data aldatzea aztertuko dute. "Bizikleta martxa egin egingo dugu, baina noiz egin ondo aztertu beharko dugu", dio. Jarraian dituzu antolatzaile taldekoek egindako erretratuetako batzuk.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.