150 lagunendako gaueko bizikleta martxa Bergaran

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 17a

Bihar, zapatua, hilak 18 egingo dute Agorrosinetik hasita. Basqueadventure taldeak antolatutako proba da, eta 31 kilometro ditu. Segurtasuna bermatze aldera parte-hartzea mugatu egin dute, baina proba hasi aurretik izena eman daiteke Agorrosinen bertan: 20:00etatik 21:30era arte. Proba 22:00etan hasiko dute.

Debagoienean mendi bizikleta probak ugaritu egin dira azkenaldian, baina biharkoa, lehena izango da gauez egiten dena. Horrek berezia egiten du proba. Antolatzaileek esan dute norberak eroan beharko dituela ibilaldia argiztatzeko frontal, linterna edo dena delakoa.

Zailtasun tekniko barik

31 kilometroko ibilaldia da. Zailtasun tekniko bakoa. Hori bai, gauez izateak arriskutsu puntu bat gehitzen dio probari. Ibilaldiaren gaineko informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak