Ramadana bukatzeko ospakizunak Bergaran

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 16a

Aste bukaeran egingo dute azken jaia musulmandarrek. Ilargiaren arabera zapatuan edo domekan elkartuko dira mezkitan, otoitz egiteko eta hilabeteko baraualdiari agur esateko. 200 bat lagun elkartuko dira.

Debagoieneko eta inguruko herrietako musulmandarrak elkartuko dira Bergarako mezkitan. Eibar, Elgoibar eta Azkoitiakoak ere espero dituzte. Mezkita lepo beteko da, eta seguruenik bi otoitzaldi egin beharko dituzte. "Ramadana bukatzeko, elkarri zoriontzeko eta gure artean berba egiteko aukera polita da", esan digu otoitzaldian parte hartu duen kide batek.

Hilabeteko baraualdia

Ramadana hilabete baraualdia izaten da, baina ilargiak agintzen du. Hori horrela, 28, 29 edo 30 eguneko baraualdia izaten da. Epe horretan ez dute ezer jaten eta egunero otoitzerako elkartzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak