Madalena plazako edukiontziak ezingo dira erabili

Leire Kortabarria 2012ko abuztuaren 14a

Irailaren 3ra bitartean, Madalena plazazo gaikako bilketarako dauden kontenedoreak ezingo dira erabili. Horien partez, Munibe plazakoak erabiltzeko eskatzen du Udalak.

Hainbat obra direla eta, kamioiek ezin dituzte Madalenako edukiontziak hustu. Hori dela-eta, Udalak abisatu du ontzi horiek ezin izango direla erabili.

Hango bizilagunei eskatzen die papera, beira eta ontziak gaika Munibe plazan dauden edukiontzietan botatzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak