Herri-beroa eta bestelakoa atzo Bergaran Reala ikusteko

Leire Kortabarria 2012ko abuztuaren 1a

Real Sociedadek Zaragozaren aurka lagunarteko partidua jokatu zuen atzo Agorrosinen. Bergararrak, debagoiendarrak eta eskualdetik kanpokoak ere, jende piloa batu zen harmailetan eta zelai inguru guztietan txuri-urdinak animatzeko. Emaitza 2-1 izan zen, baina garrantzitsuena giroa izan zen: zaleen beroa igarri zuten txuri-urdinek, eguraldiaren bero itzelaz gain.

Atzoko partiduko izarra Agirretxe izan zen, berak egin zituen-eta Realaren bi golak. Realzaleek txalo, txistu, arbitroari errieta… denetarik egin zuten. Bergarako bandak ere bere onena eman zuen, animatzaileak animatzen. Azkenean, 2 eta 1 txuri-urdinak garaile.

Antolatzaileak, Bergarako Realaren lagunartekoak, oso pozik zeuden sarrerarekin –zelaia bete egin zen eta sarrera asko aldez aurretik saldu zituzten– eta atzoko futbol jaiarekin: "Egun polita da Bergararendako", esan ziguten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak