Nafarroako bandera xingola beltzarekin jarri dute udaletxeko balkoian

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko uztailaren 25a

Gaur betetzen dira 500 urte "Albako Dukearen armada espainiarrak Iruñea setiatu eta oinperatu zuela", Nafarroa Bizirik taldeak gogora ekarri duen moduan.

"Nafarroako azken euskal lur independienteak inbaditu zituzteneko bosgarren mendeurrena betetzen da aurten", diote erredakziora bidalitako oharrean. "Geure nazio eta herritar libreen autoestimua suspertuz, gogora dezagun Aitzorrotzeko gaztelutik Elosuko gazteluraino Debagoiena Nafarroa independentearen eskualdeetako bat izan zela Gaztelak 1.200 urtean mendebaldeko lur nafarrak bortxaz okupatu arte. Gogora dezagun euskaldunok Europan estatu subirano baten herritarrak izan ginela eta gure independentzia galtzeak gaurko gatazka politikoa, menpekotasun ekonomikoa eta egonezina erakarri dizkigula".

Eta gehitzen dute: "Horregatik, izan ginelako, garelako eta berriro izango garelako, 2012ko otsailaren 27an Bergarako udalbatzak 1512-2012 Nafarroaren Konkistaizenekoadierazpenarekin bat egin zuen aho batez".  

Era berean, gaur, uztailak 25, Albako Dukearen armada espainiarrak Iruñea setiatu eta oinperatu zuela 500 urte betetzen diren egunean, udaletxeko balkoian Nafarroako bandera xingola beltzarekin jartzea ere erabaki zuten "harrapatutako independentziaren eta eragindako biktima eta sufrimenduaren doluaren erakusgarri".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak