Angiolillo liburutegiak "Literatura eguzkitan" ekimena jarri du martxan

Maialen Regueiro 2012ko uztailaren 27a

"Literatura eguzkitan" ekimena jarri du martxan Bergarako Gaztetxeko Angiolillo liburutegiak. Aurtengo udako planetan liburu bat sartzea da asmoa. Horretarako, Angiolillo liburutegiak liburuak jarri ditu eta atsegin dituzunak hartu daitezke. Liburuak uda osoan egongo dira eta bertan dagoen listan, zure izena eta hartutako liburua jarri beharko da.

Hauek dira Bergarako Gaztetxeko Angiolillo liburutegian dauden liburuak:

  • Crimen y castigo (Fedor Dostoievski)
  • Telurica vasca de liberación (Jakue Pascual)
  • Ni ez naiz hemengoa/Lagun izoztua Kolosala izango da (Joseba Sarrionaindia)
  • 1984 (George Orwell)
  • A las nueve en el faisan (Xabier Silveira)
  • La conjura de los necios (John Kennedy Toole)
  • Quousque Tandem (Jorge Oteiza)
  • La conquista del pan (Piort Kropotkin)
  • Mugetan (Hasier Etxeberria)
  • Azeria eta lehoia (Edorta Jimenez)
  • Muerte accidental de un anarquista (Dario Fo)
  • Benedetti
  • Neruda

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak