Bihar, egubakoitza, umorezko bakarrizketa egongo da Bergarako Gaztetxean. Ekitaldi hau Mizpirualden dauden auzolankideko bolondresen itxiera festan sartuko da. Hala, bakarrizketako protagonista auzolankidetako bat izango da. Monologoa 22:30etan izango da eta ez da ordaindu beharko. Gainera, Bergaran egon diren bolondresei agurra egiteko, hainbat sorpresa egongo dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.