Gaztetxea herritarrekin batera eraberritu nahi dute

Arritxu Barruso 2012ko uztailaren 24a

Urteetan kanpora begirako ekintzak egiten ibili eta gero Bergarako gaztetxeko lagunak "barrura begirako auzolanarekin" hasi dira uztailean. Bulderra eraiki, eszenatokia berritu, herraminta gela antolatu eta sukaldea eraberritzea da asmoa. Horretarako herritarren laguntza eskatu dute bakoitzak ahal duenarekin lagunduz: gomendioak eman, tresneria utzi, eskulana, materiala... Interesa duen edonork bergarakogaztetxea@gmail.com helbidera idatzi dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak