Eguerdian txirrindulari froga izan duten, Bergarako ziklista gazteak auzora nola iristen ziren ikusi ostean, auzotarrek, sagardo eta txakolinaren laguntzarekin, salda eta txorizoa dastatu dituzte. Bergarako trikitilari eta txistulariak ere izan dira eta bazkalorduan auzo bazkaria egin dute.
Bertso saio bikaina
Bazkal ostean, urtero bezala, luxuzko bertso saioa izan dute: Xabier Amuritzaren eta Anjel Mari Peñagarikanoren saioarekin gozatu dute.