Gaur eguerdian, 13:05 inguruan izan da istripua Bergaran. Ertzaintzak azaldu duenez txirrindulari bat Basalgo jaisten zebilela (GI3741) lurrera erori da eta min hartu du. Arrasateko ospitalera eraman dute, baina itxura guztien arabera "ez du zauri larririk". Basalgoko jaien barruan egin duten igoeran parte hartu duen gazte bat izan da min hartutakoa. Lekukoen arabera, txirrindulari talde bat Basalgotik goitik behera zetorren eta gora zioan auto batekin elkartu dira. Hala, min hartutako txirrindulariak bat-bateko bira egin du autoa saihesteko eta lurrera erori da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.