Basalgoko igoeran 16 txirrindulari lehiatu dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko uztailaren 22a

Basalgoko jaien barruan Basalgoko igoera egin dute eguerdian. 16 txirrindularik parte hartu dute igoeran. Denetan azkarrena Unai Prieto izan da; 8 minutu eta 55 segundo behar izan ditu auzora igotzeko. Iñigo Aranburu bigarrenak denbora bera egin du; eta, Aimar Larreak bi segundo gehiago behar izan ditu. Aurrebenjamin mailan Auritz Arantzabal izan da azkarrena; benjamin mailan Ekain Larrera; eta kadete mailan Josu Martin Erdabide izan da onena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak