Apirilaren 23an hil zen Joseba Balzategi Peke, bihotzekoak jo eta koman hainbat egun egin ondoren. Bergarako A Ze Flaxa Galways taldean jokatzen zuen Peke-k; hala, taldekideek omenaldia egin diote gaur. Aranda de Dueroko Arandina taldearen aurka jokatu dute bergararrek, eta ondoren bazkaria egin dute bi taldeetako kideek. Partiduaren aurretik oroigarriak eman dizkiete Peke-ren senideei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.