Txalo zaparradak luzeak izan ziren eta batek baino gehiagok beste ordubete erraz emango luke mexikarrak dantzan eta kantuan ikusten. Jakina da Euskal Herrian rantxera gustuko ditugula eta hori ere agerian gelditu zen egubakoitzean. Rantxera ezagunak ere entzun ahal izan ziren, Paloma eta Si nos dejan bezalakoak; horietan kantuan ikusi zitekeen ikusle bat baino gehiago.