Bestalde, 2012ko uztaileko lehenengo 20 egunetan, Agorrosingo igerilekuan 22.598 sarrera kontabilizatu dituzte.
Uztailaren 3a, martitzena, izan zen igerilekuetan jende gehien sartu zen eguna: 2.106 lagun sartu ziren. Bestalde, bost egunetan, 2.000 sarrera inguru izan dituzte.
Iñaki Ugarteburu Bergarako Udaleko kirol teknikaria pozik azaldu da. "Datuak adierazgarriak dira eta garbi dago, Agorrosin erreferentea dela bergararrentzat" dio.