Nico Wayne Toussaint baionarraren blues dotorea gauean

Edu Mendibil 2012ko uzt. 20a, 15:11

Berumuga programazioaren barruan, Nico Wayne taldearen txanda izango da gaur, egubakoitza, Bergarako Espoloian. Adituen iritziz, blues, rock eta boogie estiloetan Europako harmonika jotzailerik onenetakoa dugu Nico Wayne Toussaint baionarra. Ohi denez, emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrera doanekoa izango da.

Txikitan hasi zen musikan, pianoarekin lehenbizi, eta, 15 urte zituela, James Cotton entzun eta gero, bluesean murgiltzeko erabakia hartu zuen; besteak beste, Cotton, Junior Wells, William Clarke, Muddy Waters, Jimmy Reed eta Louisiana Red aitzindarien grabazioak xehetasun osoz aztertzeari ekin zion.

Hainbat lan argitaratuta

Transataltic Live Frantzian eta AEBetan zuzenean grabatu zuen 2004an, bluesko izar amerikar batzuekin, hala nola David Maxwell (pianoa), Kid Bangham (gitarra), Mudcat Ward (baxu akustikoa) eta Per Hansonekin (bateria), baita Mudzilla eta Crazy Hornsekin ere. Urteko diskorik onena bezala dago katalogatuta, eta Europako blues munduko artistarik handiena. 2007an Southern Wind Blowin' eman zuen argitara, 2009an Blues entre les dents, eta Lonely Number da haren azken lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak