Aitziber Plazaola: "Segik jarduna uzteak ez du esan nahi etxera goazenik"

Sergio Azkarate Beitia 2012ko uzt. 21a, 02:00

Ekainaren 28an utzi zuten aske Aitziber Plazaola, eta orduan herritar talde batek harrera egin zion arren, zapatuan ongietorria egingo diote, Herrira plataformak eta Ezker Abertzaleak antolatuta. 19:30ean ekitaldia egingo dute San Martin plazan, eta ondoren afaria Munibe plazan.

Zer moduz zaude? 

Pozik eta gogotsu. Pozik, ia duela bi urte nire herritik indarrez eraman eta gero, berriz hemen, etxeko goxotasunean nagoelako. Eta gogotsu, orduan nire lan politikoagatik zigortu nahi izan banindute ere, orain, eta kaleratzean, gazte mugimenduan, lanean jarraitzeko aukera berreskuratu dudalako.

Zer izan da gogorrena?

Espetxetik atera eta kideak bertan bahituta gelditzea. Euskal herritar gehiegi izan gara espetxea ezagutu dugunak, eta espetxeko atea gurutzatu arren, pareten bestaldean lagunek preso jarraitzen dute; etxetik urrun, isolatuta, eta asko, oso baldintza latzetan.

Segik bere jarduna bertan behera utzi du. Ze iritzi duzu?

Segik bere jarduera uzteak ez du etxera goazela esan nahi; nik, behintzat, ez dut horrela bizi izan, guztiz kontrakoa. Segi borrokarako, gazte antolakuntzarako tresna izan da, eta orain, bere topea jo duen arren, bertako kideok borrokan jarraituko dugu anbizioz eta ilusioz, gazte herria dugu-eta eraikitzeko.

Nola ikusten duzu etorkizuna?  

Etorkizun hurbilari dagokionez, urte luzeetan, borrokaren, herritarron lanaren bidez sortutako baldintzek Euskal Herrian aukera berriak zabaldu dituela uste dut eta guri dagokigu, zain gelditu gabe, erantzukizunez, loratzen ari den herria ereiten jarraitzea; preso eta iheslariak etxera ekarri eta gure herria askatasunera eramatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak